Bidegorriak egiteko aparkatzeko mila toki kenduko dituztenik gezurtatu du Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko api. 6a, 12:21

Getxoko Gobernu Taldeak gezurtatu egin du Bidegorrien Plangintzarekin udalerrian aparkatzeko mila toki kentzeko asmoa daukatenik. Hitz horiekin erantzun dio Joseba Arregi Hirigintza zinegotziak ostiral goizean Getxoko PPk zabaldutako informazioari. Eduardo Andrade ordezkari popularrak aipatutakoaren arabera, bidegorriak jartzeko, aparkatzeko 1.247 toki kenduko dituzte udalerri osoan; horietatik 105, euren hitzetan, "dagoeneko nahiko beteta" dagoen Algortako Telletxe kalean. Arregik azaldu duenez, plangintzaren proposamen teknikoa aztertzen ari dira martxoko Informazio Batzordean aurkeztu ondoren. Orain, apirilekoan eztabaidatuko dute alderdi politiko desberdinek egingo dituzten ekarpenekin batera. Hirigintzako zinegotziak uste du bukatuta ez dauden gaiei buruzko informazio teknikoa zabaltzea “ez dela jokatzeko era egokia, informazio faltsuak zabaltzen direlako eta horiek herritarrak asaldatzea baino ez dute lortzen”. Argazkian, Telletxen bertan eman zuen ostiraleko prentsaurrekoa Andradek.

Andradek adierazi zuenez, "PP ez dago bidegorrien kontra. Kontua da lehendabizi udalerrian dauden aparkatzeko arazoak konpondu behar direla uste dugula. Gero, egun dauden bidegorriak konpondu beharko lirateke eta, azkenik, zati berriak egin aurrekoekin lotuz".
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun