Aste Santuan bidaiarien kopurua "nabarmen" jaitsiko dela iritzita, garraio zerbitzua egokituko du
Metro Bilbaok. Horrela, apirilaren 8tik 13ra, hau da, asteazken honetatik datorren astelehenera arte, azken trena 22:55ean irtengo da Etxebarritik Portugaletera eta 23:00etan Plentziara. Beste norabidean, azken metroak Plentziatik 22:20an eta Portugaletetik 22:35ean abiatuko dira. Hortaz, egun horietan ez da gaueko zerbitzurik izango, ezta autobus zerbitzu osagarririk ere. Hilaren 13tik 19rako Pazko Astean, berriz, aldaketa hauek izango dira: 7:00etatik 10:30era, Plentziako maiztasuna, norabide bietan, 18 minutukoa izango da, 20 minutukoa izan beharrean. Aste horretan Bezeroen Arretarako Bulego bakarra egongo da irekita, San Inazioko geltokikoa. Eta ohiko ordutegiarekin arituko da, 8:30etik 19:30era. Argazkian, metro geltoki batean bidaiariak sartu irtenean.