Bertsoak eta atsotitzak uztartuz, iaz 26 talde lehiatu ziren Sopelako Esaera Zaharren Txapelketako XV edizioan, guztira 100 bat parte-hartzaile eta 200 bat ikusle. Kopuru horrekin inoizko parte hartzaileen kopurua gainditu zuten Sopelako AEK Nikola euskaltegikoek. Lehiaketari dagokionez, berriro ere sari nagusia Sopelatik kanpora joan zen, Bilbo eta Berangon bizi diren Badok 13 taldekoek eraman baitzuten, enegarren aldiz. Sopeloztarren esperantza zen Kokoloak taldea bigarren sailkatu zen. Finalaurrekoan, berriz, beste hiru talde geratu ziren kanpo. Hau Pittu Hau eta Pozoinak ohiko talde finalistak zein Biar izan ziren talde horiek.