Patinaje ikastaroa antolatu dute Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko api. 7a, 20:32
Maiatzaren 9tik ekainaren 27ra arteko larunbatetan, patinatzen ikasteko aukera egongo da Gorlizko kiroldegian, bertoko Gazte Informazio Gunearen eskutik. Adinaren araberako hiru ordutegi izango dira: 12:00etatik 13:00etara, 4 eta 7 urte bitarteko neska-mutilei emango diete ikastaroa; 13:00etatik 14:00etara, 8 eta 11 urte bitartekoei; eta azkenik, 12:00etatik 14:00etara, 12 urtetik gorakoei. Horrenbestez, apirilaren 17ra arte egongo da zabalik izena emateko aukera. 11 urte arteko umeek 26 euro ordaindu beharko dituzte, 12 urtetik gorakoek 42 euro; eta 14 eta 30 urte bitarteko gorliztarrek azken horren erdia, 21 euro. Azken bi kasu horietan, DNI edo familia liburuaren fotokopia aurkeztu beharko dute, Gazte Informazio Gunea, Gorlizen erroldatuta ez dauden guztiek. Udal iturriek adierazi dutenez, beharrezkoa da bakoitzak patinak, belaun-babesa eta eskumuturrekoak jartzea. Argazkian, Gorlizen emandako patinaje ikastaroa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun