Urtzi Murueta errugabea dela berretsi du Auzitegi Gorenak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko api. 8a, 15:24

Urtzi Murueta leioaztarrak Jose Maria Lidon epailearen hilketarekin zerikusirik ez duela berretsi du Espainiako Auzitegi Gorenak, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. Lidon hiltzeko agindua eman izana egotzi zioten Muruetari, eta fiskaltzak 30 urteko espetxe zigorra eskatu zuen. Espainiako Auzitegi Nazionalak, ordea, errugabetzat jo zuen Murueta, eta atzo, Gorenak berretsi zuen ebazpena. Leioako gaztea sei urte egon zen Frantzia eta Espainiako kartzeletan, hasieran jarritako zigorra betetzen eta, 2007ko irailean, zeukan zigorra amaitu zuenean, Lidon epailearen hilketagatik epai zezaten espetxean mantendu zuten, gero Espainiara estraditatzeko eta pasa den otsailean epaitzeko. Auzitegi Nazionalean, 30 urteko zigorra eskatzen ziotela, bere aurka aurkeztutako froga bakarra Orkatz Gallastegi berangoztarrak ertzain-etxean egindako deklarazioa zen, behin eta berriz Gallastegik, defentsak eta Askatasunak torturatu ostean jasotakoa zela nabarmendu zutena. Berangoko gaztea ez bezala Murueta errugabe jo zuten epaileek eta ekainaren 4an askatu zuten. Hurrengo egunean 250 lagunek egin zioten harrera eta handik egun batzuetara Blanca Rodriguez fiskalak Espainiako Auzitegi Gorenean helegitea aurkeztuko zueneko albistea jaso zuten Muruetak eta bere familiak. Argazkian, ekainaren 22an egin zioten ongi etorri ekitaldia Urtzu Murietari.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun