Ohar labur honen bidez Euskal Preso Politikoen Kolektiboak jakinarazi nahi diogu euskal gizarteari, Amnistiaren Aldeko Mugimenduarekin bat egiten dugula egun indarrean den politika penitentziarioaren salaketan eta zehazki sakabanaketaren 20. urteurrena dela eta prestatu diren hamaika ekimenetan. Hortaz, gure aldetik, apirilaren 18 eta 19ko asteburuan gure ekarpena egingo diogu mobilizazioari, eta Espainian eta Frantzian zehar sakabanaturik gaituzten euskal preso politikook espetxetan komunikazio greba burutuko dugula iragartzen dugu, bisitaldiak bertan behera utzi eta gure senide eta lagunekin batera sakabanaketaren kontrako herri salaketan parte hartuz.