![](http://farm4.static.flickr.com/3301/3423907614_6b67fb434a_m.jpg)
Ikasturtea bukatzear dela, Romo-Artatza institutuko IAk "tinko-tinko" jarraituko du borrokan. Itzubaltzeta / Romoko ikasle Abertzaleak taldeak zabaldu duenez, horrela, orain arte lortutako ikasleriaren aktibazioa aprobetxatuko dute "benetako erantzun eraginkorra lortzeko". Izan ere, urtean zehar lan eskerga egin dute "Getxo IV" bezala ezaguna den institutuko ikasle erakundeko kideek, xede nagusia greba eskubidea aldarrikatzea izaten dutela. Otsailean zehar galdetegi zehatza antolatu zuten institutuko ikasleriak erantzuteko eta erantzun zuzenak jaso zituzten, bai greba eskubidearen inguruan, bai institutuko egoeraren inguruan. Galdetegiaren informazioa kartelen bidez zabaldu egin zuten eta martxoan, feminismoaren inguruko lanketa egin ostean, ekimenak egitea erabaki egin zuten ikasleek, greba eskubidearen urraketa salatu ahal izateko. Era berean, martxoaren 23 eta 27 bitarteko astean Itzubaltzetako Ikasle Abertzaleek greba eskubidearen urraketaren inguruko bi ekimen egin zituzten baita batzar bat ere, non 25 bat ikasle elkartu ziren.
Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.