Datozen egunetan ere ekimen gehiago egingo dira, Izuran burutuko den mahai ingurua kasu. "Zer nolako instituzioak Ipar Euskal Herri barnealdearen erronka eta zailtasunei buru egiteko?" Galderari erantzunaz arituko dira Frantxoa Maitia (Kontseilari orokor sozialista eta Hautetsien Kontseiluko lehendakari ordea), Xabi Larralde (Batasuneko kidea), Jean Lissar (Erregioko Kontseilari berdea) eta Jean Lassalle (Modem-eko diputatua). Arratsaldeko 20:00etan izango da Izurako Herriko Etxean.
Dena prest da apirilaren 12an burujabetzaren aldeko herritarrak Irun- Hendaia artean jasotzeko. Hona hemen bertaratzen diren herritarrek topatuko dutena:
Egitaraua:
11:30ean, martxa nazionala. "Aldaketa garaia, burujabetza garaia". Irungo Ficoba Erakustazokatik Hendaiara. Ondoren eguneko ekitaldi nagusia.
14:30ean, bazkari herrikoia mila lagunentzat. Bazkariko txartelak egunean bertan eskuratu ahal izango dira, ez lehenago (20 euro).
16:00etan, kantaldia.
17:00etan, haurrentzako eskaintza.
17:00etan, Anje Duhalderen emanaldia.
18:30ean, "Dantza Piko" emanaldia Patxi eta konpainiaren eskutik.
Egun osoan zehar Hendaiako Gaztelu Zahar frontoian txosnak, musika, bokatak...
Aberri Egunari atxiki zaizkion alderdi politiko, sindikatu eta eragile sozialak:
- Eusko Alkartasuna
- Abertzaleen Batasuna
- Batasuna
- Aralar
- LAB
- HIRU
- EHNE (Bizkaia eta Gipuzkoa)
- Maltzagako Mahaia
- ESAIT
- Euskaria
- Bai Euskal Herriari
- Ikasle Abertzaleak
- Euskal Herrian Euskaraz
- Anitzak
- Euskal Herriak Bere Eskola
- Euskal Komunistak - PCPE
- Sortzen Ikasbatuaz (nazio iraunkorra)
- Bilgune Feminista
- Elkartzen
- Askapena
- GITE- IPES
- Amnistiaren Aldeko Mugimendua
- Gazte Independentistak
- Iratzarri
- Euskal Herriko Gazte Kontseilua
Dei berezia egiten dugu, burujabetzaren alde, aldaketaren alde, apirilaren 12an Irundik irtengo den martxa nazionalean parte hartzera eta nazioaren eguna ospatzera. Aberri egunean etxeko balkoian euskal ikurrak jartzera animatu nahi ditugu herritarrak. Aurten inoiz baino gehiago. Nazio bat garela ikus dadin, ikusi nahi gaituenak ikus gaitzan, Euskal Herrian sinesten dugunok elkar ikus dezagun.
Azkenik, gogorarazi nahi dugu www.naziogunea.net atarian eskura dagoela Aberri Egunaren inguruko informazio gehiago eta kontu korronte bat badela ekonomikoki ekarpena egin nahi duten ororentzat: 3035 0029 69 0290083347
Aldaketa garaia, burujabetza garaia.
Nazio Eztabaida Gunea