Itzubaltzeta / Romon arratsaldeko 18:30ean lehergailu batek eztanda egingo zuela komunikatu du gaur ezezagun batek S.O.S. Deiak telefonoari. Ertzaintzak ohiko operatiboa jarri du martxan, baina miaketak egin ostean, 18:55ean faltsutzat jo du abisua. Herrizaingo Saileko prentsa bulegoko arduradunek UKBERRI.NETi adierazi diotenez, "mehatxua" 17:45ean jaso da, 112 S.O.S. Deien telefonoan. Orduan, Serantes mendia kalean utzita zegoen auto baten barruan lehergailu batek eztanda egingo zuela esan du gizonezko batek. Leherketa 18:30ean izango zela gaineratu du, baina ez du inolako talderen izenean hitz egin. Ertzaintzak aipatu kalea eta ingurukoak itxi ditu, eta leihoetan zeuden bizilagunei etxera sartzeko eskatu diete, auzokideen artean kezka eta jakinmina piztuz. Besteak beste, Errekagane, Zubieta, Ganeta, Kresaltsu eta Gobelaurre izan dira itxitako kaleetako batzuk. Operatiboan lehergailuen aurkako poliziek ere hartu dute parte. Baina 18:55erako faltsutzat jo dute piztutako alarma eta zirkulaziorako ireki dituzte bide guztiak. Argazkian, Ganeta kalea moztuta.