Erandion izandako sexu eraso baten lekuko baten bila dabil Ertzaintza

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko api. 10a, 22:40

Herenegun, apirilak 8, Erandioko Akarlanda parkean emakume bati egindako sexu erasoaren lekuko bat bilatzen ari da Ertzaintza. Herrizaingo Sailak zabaldu duenez, pasa den ostegunean, arratsaldeko lehen orduetan, aipatu parkean bi gizonezkok sexu erasoa egin zioten emakumezko bati eta, ondoren, auto batean alde egin zuten. Ertzaintzak darabilen informazioaren arabera, erasoa izan zenean beste gizonezko bat igaro zuen ondotik eta hortaz, litekeena da gertatutakoaren lekukoa izatea. Horregatik, gertatutakoa miatu eta argitzeko, balizko lekukoa bilatzeari eta bere laguntza eskatzeari ekin dio Polizia autonomikoak. Aipatu pertsona hori autokarabana zuri batean zihoan, txakur beltz batekin batera. Lekuko horri edo erasoaren ustezko egileei buruz datu argigarriren bat eskaini dezakeen edozeini Erandioko Ertzaintzarekin harremanetan jartzeko eskatu diote. Telefono zenbakia 946 079 076 da. Argazkian, Erandioko emakumeek pasa den azaroaren 25ean egindako kontzentrazioa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun