Galdutako bi mendizale getxoztarrak erreskatatu dituzte Huescan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko api. 11a, 00:38

Atzo Pirinioetako Collado de Añisclo mendian galdutako Jose L. G. eta Jon M. I. 25 eta 35 urteko mendizale getxoztarrak erreskatatu dituzte osasuntsu gaur goizean. Europa Press albiste agentziak zabaldu duenez, bizkaitarrak atzo gauean galdu ziren Huescako Bielsa udalerrian dagoen Barranco Formosa inguruan, Collado de Añisclo mendian. Kirolariak izarpean lo egin behar izan zuten, vivac eginez. Bilatze eta erreskatatze lanak atzo bertan hasi zituen Guardia Zibilak eta gaur goizean amaitu dituzte, mendizaleak topatu, helikopteroz atera eta Boltaña herrira eraman dituztenean. Bertan, medikuek konprobatu ahal izan dute bi getxoztarrek ez dutela osasun arazo garrantzitsurik pairatu. Baina hemengo bizilagunek ez ditzute maiz Huescan albiste onak ematen. Izan ere, azken urteotan gutxienez Getxo udalerriko bi lagun hil dira Huescako mendietan. 2004ko irailaren 21ean, A.R.P. 24 urteko gaztea Salenques-Tempestades gailurrera eskalatzen ari zela, amildu eta hil egin zen. Bi urte beranduago, 2006ko uztailaren 10ean, Sabas Gonzalez Uribarri Algortako 51 urteko mendizale ezaguna eta iturgina zenaren gorpua topatu zuten Ibon de Iseriaren eta Coll de Ladronesen arteko bidexkan. Gonzalez 200 metroko erorketa eta harrien kontrako kolpea pairatu zituen. Argazkian, Huescako Guardia Zibilaren erreskate lanetarako helikopteroetako bat / Fernand0.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun