Dispertsioaren Aurkako Bira bihar helduko da Uribe Kostara

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko api. 14a, 14:01

Etxeratek astebeteko kanpaina abiatuko du gaur, euskal preso politikoen kontrako sakabanaketa politikak 20 urte bete dituen hilabete honetan. Igandera bitartean, ekitaldi ugari egingo dituzte. Eskualdeari dagokionez, asteazken honetan, hilak 15, helduko da Uribe Kostara Dispertsioaren Aurkako Bira. Besteak beste, auto karabana eta elkarretaratzeak egongo dira herrietan. Bihar ere ekitaldia egingo dute, 13:30ean, Algortako Telletxe plazan. Etxeratek salatu duenez, sakabanaketa politikak "sufrimendua besterik ekarri ez duen politika ankerra da. Euskal preso politikoak pertsona moduan suntsitu eta senide eta lagunak era guztietara xahutu nahi dituen politika". Hogei urte hauetan, 21 euskal preso politiko hil egin dira espainiar eta frantziar Estatuetako kartzeletan. Hori gutxi balitz, bisita egitera zihoazen 16 senide eta lagunek ere heriotza topatu dute. Tartean, etxean preso daukaten Anjel Figueroa algortarraren amama, Antxoni Fernandez, 1997ko martxoaren 14an Alcala Mecora bisitan zihoazela. Argazkian, euskal errepresaliatu politikoen aldeko manifestazioa eskualdean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun