Kamioi astunak Getxo Antzokiaren lanetara iristeko ustezko zailtasunek eta lurpeko aparkalekuak eraikitzeak ez dute Txiki eta Otaegi, ofizialki San Nikolas plaza bezalako jendearen elkartzeko eta harremanetarako gunearen suntsitzea eta 34 urtez itxita edukitzea justifikatzen. Garesti ordaindu beharko diren bizilagunentzako aparkalekuak, zergatik autoa beti lehentasunezko behar gisa?, antzokiaren orubean bertan ala bestelako toki alternatibotan kokatu zitezkeen.
Ekaineko udal batzarrean HAPOren aldaketa zehatza behin betiko onetsiz eta hondeaketa proiektua esleituz EAJk eta PSEk eraikin zaharraren eraispenarekin hasitako egintza burutuen politikarekin jarraitu dute. Jendearen harremanetarako udalerrian garrantzitsuenetarikoa den gunean burutu nahi den milioietako inbertsio honen aurrean Getxoko Ezker Abertzaleak San Nikolas plazan esku ez hartzea proposatzen du berriz ere eta antzoki berriaren eraikuntzarako alternatiba desberdinak aurkeztu eta herritarren parte hartze zuzenerako eta erabakitzeko bideak ireki daitezen.
Christian Reinicke, Getxoko hautetsi independentista