Gaur hasiko dira Txorimalo gaztetxearen hirugarren urteurrena ospatzen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko api. 14a, 14:38

2006ko apirilaren 10ean okupatu zuten Getxoko Txorimalo gaztetxeak hiru urte bete ditu jada. Hori dela eta, astearte honetan hasi eta apirilaren 18ra bitartean, ekitaldi ugari izango dira bertan. Arratsaldeko zazpietan egingo dute, gaur, urteurrenaren hasiera ekitaldia; txupinazoa, aurreskua, traka, bertsolariak eta bideo emanaldia izango direla. Algortako Gazte Asanbladak (AGA) dioenez, "hiru urte ez dira egunero betetzen". "Oztopo guztien gainetik, Algortako gazteen ametsak aurrera darrai", gaineratu dutenez. Izan ere, hiru urte hauetan, "traba eta oztopo ugariri" egin behar izan diete aurre Txorimaloko neska-mutilek, "kamara ezkutuak, lapurretak eta jazarpen poliziala" tartean izan direla. "Hala ere, gaztetxeak gogotsu ekiten dio bideari, zirikatzen eta errealitatea egunero eraldatzen", azpimarratu dutenez.

"Hiru urte hauetan zehar, ekimen zein borroka ezberdinak burutu izan ditu gaztetxeak; aisialdirako tailerrak, eskaintza kulturala, zein gazteen eskubideen aldarrikapenak gailendu dira. Horrela, herrian esparru ezberdinetan lan eginez, gaztetxearen beharra egunez egun agerian geratu da", AGAk azaldu duenez.

Horrenbestez, honako hauek izango dira apirilaren 14tik 18ra bitarteko ekimenak:

Apirilak 14, martitzena
Getxoko Txorimalo gaztetxean.

19:00 Hasiera ekitaldia: aurreskua, bertsolariak, luntxa, bideoak.

Apirilak 15, eguaztena
Getxoko Txorimalo gaztetxean.

17:00 Agroolinpiadak (ekarri aldatzeko arropa).
20:00 Bakarrizketa, Jon Plazaolaren eskutik.

Apirilak 16, eguena: Herriaren eguna
Algortako Txiki Otaegi plazan.

11:00 Umeentzako puzgarriak, jolasak.
18:00 Koblakari zirko erakustaldia, Ukelele jaunaren eskutik.
21:00 Film labur gaua.

Apirilak 17, barikua

19:00 Herri Okupazioa.
21:00 Antzerkia, Txorimalo gaztetxean.
22:00 Folk jaialdia.

Apirilak 18, zapatua: Txorimalo eguna
Getxoko Txorimalo gaztetxean.

11:00-13:00 III. Tortilla Txapelketa.
13:30 Artzain txakur erakusketa.
15:00 Herri bazkaria.
19:00 Kontzertuak: Etsi gabe, Bilbomatiks eta Neguri Gorriak.
Ta gaupasa DJ Bull-ek alaiturik.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun