Areetako Sener armagintza enpresara bizikleta martxa egingo dute larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko api. 14a, 15:37

Urtero bezala, Areetan egoitza duen Sener eta Barakaldoko Precicast armagintza enpresetara egingo du bizikleta ibilaldia larunbat honetan, apirilak 18, Kakitzat koordinadora antimilitaristak. Ekimenerako Askapena, Komite Internazionalistak eta Ekologistak Martxan taldeen babesa jaso dute antimilitaristek. Batetik, enpresa horiek Eusko Jaurlaritzaren Bizkaiko ordezkaritzak diruz lagunduta daudela salatu nahi dute. Hartara, "administrazio publikoren aurrekontuen desmilitarizazioa eta armagintzei diru-laguntza atzera-egitea" eskatzen dute talde antimilitaristek. "Armagintza politika honek sufrimendua, gerra eta suntsipena baino ez dakarzkie politika hau berau pairatzen duten herriei azken aste hauetan Gazan gertatu den moduan", nabarmendu dutenez. Besteak beste, gaur egun, "Gazako sarraskian erabilitako sentsore batzuk" diseinatzen ari da Sener, Kakitzateko kideen arabera. Aipatu dutenez, "sentsore hauek bonbardatu nahi den helburua ardaztu eta aurkitzeko balio dute. Zehazki, 2001etik aurrera parte hartzen du IHU unitateen fabrikazio eta garapenaren proiektuan, Israelgo Rafael armagintzaren Reccelite errekonozimenduko 'pods' oinarrizko osagaia". Horrenbestez, larunbateko bizikleta martxa 11:00etan abiatuko da Bilboko Kale Nagusian dagoen foru jauregitik, Areeta eta Barakaldora iristeko. Argazkian, iazko bizikleta ibilaldia, Senerren aurrean.

Areetan egoitza duen Sener enpresak ingeniaritza militarrean dihardu eta Eurofighter europar konbate-hegazkinaren zein KEPD-350 Taurus gurutzaldi-misilen osagaiak egiten ditu. Precicastek, berriz, Airbus A400M garraio militarrerako hegazkinaren piezak eta europar konbateko hegazkinak egiten dit
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun