Abentura kirol asteburua antolatu du Berbalamiñek

Maiatzaren 9tik 10era bitartean, abentura kirol asteburua prestatu du Berbalamiñe Leioako euskara elkarteak. Autobusa goizeko 9etan abiatuko da, larunbatean, Sakoneta kiroldegitik; eta igandean hartuko dute etxerako bidea, bazkaldu ostean. Hori bai, larunbatean nork bere ogitartekoa eraman beharko du bazkaltzeko, euskara taldeko kideek zehaztu dutenez. Asteburu horretan, ur ekintza (rafting), soka zirkuitua eta paintball-a egiteko aukera edukiko dute izena ematen duten guztiek. Horretarako azken eguna apirilaren 28a izango da, 695 753 110 telefono zenbakira deituta. Salneurria 100 eurokoa da. Argazkian, rafting-a egiteko aukera edukiko dute Berbalamiñek antolatutako abentura asteburuan izena ematen dutenek / Beogenesis

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun