Algortako Gazte Asanbladak (AGA) dioenez, "hiru urte ez dira egunero betetzen". "Oztopo guztien gainetik, Algortako gazteen ametsak aurrera darrai", gaineratu dutenez. Izan ere, hiru urte hauetan, "traba eta oztopo ugariri" egin behar izan diete aurre Txorimaloko neska-mutilek, "kamara ezkutuak, lapurretak eta jazarpen poliziala" tartean izan direla. "Hala ere, gaztetxeak gogotsu ekiten dio bideari, zirikatzen eta errealitatea egunero eraldatzen", azpimarratu dutenez.
"Hiru urte hauetan zehar, ekimen zein borroka ezberdinak burutu izan ditu gaztetxeak; aisialdirako tailerrak, eskaintza kulturala, zein gazteen eskubideen aldarrikapenak gailendu dira. Horrela, herrian esparru ezberdinetan lan eginez, gaztetxearen beharra egunez egun agerian geratu da", AGAk azaldu duenez.
Horrenbestez, honako hauek dira oraindik gelditzen diren ekimenak:
Apirilak 15, eguaztena
Getxoko Txorimalo gaztetxean.
17:00 Agroolinpiadak (ekarri aldatzeko arropa).
20:00 Bakarrizketa, Jon Plazaolaren eskutik.
Apirilak 16, eguena: Herriaren eguna
Algortako Txiki Otaegi plazan.
11:00 Umeentzako puzgarriak, jolasak.
18:00 Koblakari zirko erakustaldia, Ukelele jaunaren eskutik.
21:00 Film labur gaua.
Apirilak 17, barikua
19:00 Herri Okupazioa.
21:00 Antzerkia, Txorimalo gaztetxean.
22:00 Folk jaialdia.
Apirilak 18, zapatua: Txorimalo eguna
Getxoko Txorimalo gaztetxean.
11:00-13:00 III. Tortilla Txapelketa.
13:30 Artzain txakur erakusketa.
15:00 Herri bazkaria.
19:00 Kontzertuak: Etsi gabe, Bilbomatiks eta Neguri Gorriak.
Ta gaupasa DJ Bull-ek alaiturik.