Ainara Gorostitzu: "beldurra"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko api. 15a, 23:58

Beldurra pasatu zuen Marisa Arrue PPko Getxoko zinegotziak iazko abuztuaren 10ean. Hala adierazi zuen atzo Espainiako Auzitegi Nazionalean. Beldurra, Zigor Goikoetxeak heriotza mehatxuak egin omen zizkiolako. Hitzak dira epaiketako froga bakar. Arrueren hitzak eta Goikoetxearenak -ukatu egin zuen Arrue mehatxatu izana, han izan ziren udaltzainek eta defentsaren lekuko batek bezala-. Goikoetxea kartzelan dago, abuztuaren 25etik Fernando Andreu epailearen aginduz, "agintarien aurkako atentatua" leporatuta. Kartzelatze horretan, salatuaren eta salatzailearen "egoera eta aurrekari pertsonalak" kontuan izateko eskatu zuen fiskalak. Egoera pertsonalari begira, Zigor Arkaitz Goikoetxea ustezko etakidearen anaia izatea kontuan eduki zuen epaileak. Aurrekariei dagokionez, baina, inork ez du gogoan Arruek Algortako gaztetxeko hainbat gazteren aurkako epaiketa aretoan zegoen ertzain bat seinalatu zuela ustezko erasotzaile moduan, "erabat ziur". Eta Arrue mintzo da beldurraz. Ainara Gorostitzu kazetariak gaur "Berria " egunkarian argitaratutako artikulua.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun