Etxerat euskal preso politikoen senideen elkarteak antolatutako
Dispertsioaren Aurkako Bira Uribe Kostara heltzear zegoela, hainbat izan ziren atzo eskualdeko herrietan burututako ekimenak. Goizeko 11:30ean auto karabana abiatu zen Urduliztik, bi ordu beranduago, Algortan egin behar zuten ekitaldi nagusian bukatzeko. Bada, aurretik, Telletxe inguruan jarritako eskualdeko preso guztien argazkiak kendu zituen Ertzaintzak, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak salatu duenez. "Halako batean burua estalitako 15 bat ertzain agertu eta argazki guztiak hartu eta eraman zituzten, besterik gabe", errepresioaren kontrako erakundeak azaldu duenez.
Etengabe bitakoraren irakurle batek Berangon gauza bera gertatu zela adierazi du. Irudiei argazkiak ere atera zizkieten ertzainek. Argazkian, Algortan atzo egindako ekitaldia.