Gizon bat atxilotu dute Itzubaltzetako taberna batean lapurtzen saiatzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko api. 16a, 14:22

Getxoko udaltzainek gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean, Itzubaltzeta / Romoko taberna batean lapurtzen saiatu delakoan. Atxilotua, 41 urtekoa, ez zaio helbiderik ezagutzen, eta kondenen agiritegi handia dauka, tokiko iturrien arabera. Udalak adierazi duenez, Udaltzaingoaren Koordinazio Zentroan deia jaso dute goizaldeko 4:30ak aldera, gizonezko bat taberna bateko kristala zerbaitekin gogor jotzen ari zela esanez. Poliziek susmagarria aurkitu dute taberna inguruan, eskuak zikin eta atzamarretan ebakiak zituela. Espaloi gainean eta beiratearen alboan odolez zikindutako harria eta tabernako kristal zatiak aurkitu dituzte. Atxilotua epailearen aurrera eraman dute jada. Argazkian, Getxoko Udaltzaingoaren Koordinazio Zentroa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun