Labana erabilita Leioan egindako lapurreta baten ustezko egileak atxilotu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko api. 16a, 14:49

Erandioko ertzain-etxeko agenteek 20 eta 22 urteko gizonezko bi atxilotu zituzten, atzo arratsaldean, larderia eta indarkeria erabiliz egindako ustezko lapurreta delitu bat leporatuta. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zabaldutakoaren arabera, joan den astelehenean, susmagarriek adingabeko bati lapurreta egin zioten Leioako Errotabide kalean, etxerantz zihoala; ostikoka eta ukabilka hasi zitzaizkion eta, labana bizkarrean jarrita mehatxu egin ostean, gainean zeramatzan baliozko objektuak ematera derrigortu zuten. Sakeleko telefonoa eraman omen zuten. Ertzaintzak zabaldutako ikerketaren ostean, aipatu lagunak atzo atxilotu zituzten Erandion. Argazkian, Ertzaintza lagun bat atxilotzen, artxiboko irudi batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun