Bi igande barru muga zeharkatuko dute Munarrikolanda taldeko mendizaleek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko api. 16a, 18:27

Sopelako Munarrikolanda mendi taldeak irteera antolatu du apirilaren 26rako, igandearekin. Oraingoan, Nafarroa Garaia eta Lapurdi artean dagoen 900 metroko Larrun mendia igoko dute. Ibilaldia Saran (Lapurdi) hasiko da eta Beran (Nafarroa Garaia) amaitu, gutxi gora behera, bost orduz luzatuz. Horrenbestez, goizeko 7:30ean abiatuko da autobusa, Sopelako San Pedro elizaren ondoan dagoen geralekutik, egun horretan. Algortatik 7:40ean igaroko da Getxo I Institutu ondoan dagoen Zubilletako autobus geltokitik. Salneurriari dagokionez, 13 euro ordaindu beharko dituzte bazkideek eta 15 euro bazkide ez direnek. Horrenbestez, interesatuta daudenek xehetasun eta baldintza guztiak 696 731 662 telefono zenbakira deituz galdetu ahal izango dituzte. Taldearen egoitzak honako helbidea du: Trokabide, 1, Sopelan. Izen-emateak ostegunetan egin daitezke 20:00etatik 21:30era. Argazkian, Munarrikolandako mendizaleek Autzara (Nafarroa) egindako irteera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun