Gaztetxoek paregabeko aukera izango dute zineaz gozatzeko Pazko Aste bukaeran. Aurten ere, eskola oporraldia dela eta,
Getxoko Kultur Etxeak 26. Haur Zine Jardunaldiak antolatu ditu. Bihar hasita eta igandera arte, hiru film eskainiko dira, bost emanalditan. Proiekzio guztiak Areetako Andres Isasi Musika Eskolan izango dira, saio bikoitzean: 12:00etan eta 17:00etan. Hala ere, bihar, ostiralarekin, arratsaldeko saioa baino ez da izango, kultur iturriek zehaztu dutenez. Saio bakoitzeko sarrerak 2,10 euroko prezioa du. Esan bezala, Haur Zine Jardunaldiak bihar abiatuko dira "Wall-E" animazio filmaren eskutik. Biharamunean, larunbatean, "Asterix en los Juegos Olimpicos" pelikulaz gozatu ahal izango dute gaztetxoek eta, zikloaren amaieran, apirilaren 19an, "Kung-Fu Panda" proiektatuko da. Antza denez, gaztelaniaz dira saio guztiak. Argazkian, "Kung-Fu Panda" filma egongo da ikusgai azken egunean /
Isazappy.