Igandean egingo dute mendi bizikleta sari nagusia Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko api. 16a, 20:19
Igande honetan, apirilak 19, egingo da Akarlanda parkean, Erandioko Udalaren VI. Mountain Bike Sari Nagusia. Union Ciclista Erandio taldeak antolatuta, Euskadi BTT Zentroen irekiko proba ere bada aipatu lasterketa, Espainiako Txirrindularitza Federaziorako puntuagarria gainera. Horrenbestez, goizeko 10:30ean hasita, 5,9 kilometrotako luzera eta 200 metrotako malda daukan ibilbideari eman beharko diote bira txirrindulariek. Kadeteek hiru buelta eman beharko dituzte; Junior, Master 40, Master 50 eta emakumezkoek, berriz, lau. Eta azkenik, Elite, Sub-23 eta Master 30 kategoriakoek sei bider egin beharko dute zirkuitu osoa. Euskadiko Txirrindularitza Federazioaren arabera, "hankak apurtzeko" moduko lasterketa da Akarlandakoa, "maldan gora eta behera, deskantsatzeko tarterik ez baitu ematen".
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun