Diziplina hau beste modalitate batzuekin ere uztartuko dute, adibidez, La Industrial Teatrera katalanen “Rojo” ikuskizuna non zirkuak ere garrantzi handia duen. Ametsak egi bilakatzen diren proposamen honek Palau i Fabreren poema baten eta Shaun Tanen "El arbol rojo" lanean du abiapuntu eta oinarria. Jatorria argentinan duen Nanny Cogorno pailazoa, berriz, Castellotik dator, “Lunatik” proposamenaren estreinaldia aurkezteko eta munduan dauden “eroei” omenaldi aparta eskaintzeko xedez.
Japon, Belgika eta Txile
Espainiar Estatutik kanpo Leioara helduko diren hamabi taldeetatik, Elliot, Teatro Gestual de Chile, 1Watt eta Sivouplaitek clown-a ardatz duten antzezlanak aurkeztuko dituzte. Japonetik, Sivouplait mimo bikoteak “Silences Amusants” lana aurkeztuko du, irudimenaren bidez bidai bat egiteko gonbidapena luzatuz. Bestalde, Teatro Gestual de Chilek bi ikuskizun aurkeztuko ditu kalean: lehenengoa, “Su-Seso Taladro”, ikuskizun azkarra bezain dibertigarria da. “Fisura-dos” lanak, berriz, Murmullo eta Metralleta pertsonaiak aurkezten ditu, kaleen jabe egingo diren bi pertsonai xelebre, alegia. Bitartean, hiriaren estruktura eta aukera ezberdinez baliatzen da Pierre Pilate, 1Watt talde belgikarraren partaidea, “En perfecto estado de marcha” ikuskizunean. Azken ikuskizuna, Elliot belgikarraren “Rock Comedy Show” izango da, barrea eta umorea lagun, Kultur Leioako Auditoriumean izango du hitzordua ikuslegoak, maiatzaren 23an.