Antzina, Erandioko auzo ezberdinetako baserritarrak batzen ziren, apirilaren hasieran aukeratutako egun eta tokian, musika doinuz eta dantzaz beteriko jai egunaz gozatzeko. Finean, erandioztar guztien arteko harremanak sendotzeko balio zuen ospakizunak. Bada, hainbat hamarkadatan galduta egon ostean, orain dela 19 urte berreskuratu zuen baserri giroko euskal jaia Berbots Erandion Euskaraz! elkarteak. Ordutik hona, udalerriko txoko ezberdinak txandakatuz egin dute festa urtetik urtera. Gauzak horrela, apirilaren 26an, igandearekin, Kukularran ospatuko dute aurtengo Kanpomartxo.
Egitaraua:
12:00 Dantzak: Goialde, Trabudu, Uztargi.
13:00 Bertsolariak: Arkaitz Estiballes, Peru Vidal eta Iker Zubeldia;. Gai jartzailea: Arkaitz Gomez.
14:30 Herri bazkaria (nork berea eginda).
17:00 Herri kantak, Kepa eta Robertorekin. Bitartean, umeentzako antzerkia, Potxin eta Patxin pailazoekin.
18:00 Erromeria Luhartz taldearekin.
Egun osoan zehar, musika, umeentzako puzgarriak, arku tiroa, jokoak, taloa eta batez ere, guztion animo ederra.