Espainiako Gobernuko Etxebizitza Ministerioaren datuen arabera, aurtengo lehen hiruhilekoan, etxebizitza libreen salneurriak %4,4 egin du behera Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan; eta %3,6 Nafarroan, iazko epe bereko datuekin alderatuta. Hala ere, Donostiak Estatuko hiri garestiena izaten jarraitzen du eta, Getxo, hirugarren lekuan dago rankingean, Bartzelonaren atzean. Aurtengo lehen hiru hilabeteak kontuan hartuta, 25.000 biztanle baino gehiago dituzten udalerriak aztertuta ateratako datuak dira horiek. Gauzak horrela, bataz beste, metro koadroko 3.614,2 euro ordaindu behar dira Getxon. Espainiar Estatuan, prezioa %6,8 jaitsi da batez beste, metro koadroa 1.958,1 eurotan salerosi baitute, hau da, 2006ko prezioen antzera. Argazkian, orain hiru aste, Getxo udalerrian 3.500 etxe hutsik daudela salatu zuen Algortako Gazte Asanbladak (AGA) /
Gaztesarea.
Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.