Lantegi Batuak Fundazioak Getxon kokatuko du adimen urritasuna edo urritasun fisikoa duten pertsonentzako ikastegi berria. Horretarako, 30 urtetarako utzi dio orubea Udalak. Zentroa Ramos Uranga eta Abendaño kaleen artean egongo da, "inguruan guztiz integratuko den hiru solairuko 3.000 metro koadroko eraikinean eta ez du inolako eraginik sortuko ingurunean (zaratarik ez, igorpenik ez)", tokiko iturrien arabera. Inbertsio osoa 3,6 milioi eurokoa izango da eta, besteak beste, Bizkaiko Foru Aldundiak 1,1 milioi euro ipiniko ditu. Lanak aurtengo udan hastea eta 2011ko amaieran amaitzea espero dute. Zentroa aitzindaria eta berritzailea izango da. Aipatutakoez gain, urritasuna duten pertsonen ahalmenak garatuko ditu, teknologia berriei garrantzi handia eskainiz. Epe ertainera 140 lanpostu baino gehiago sortzea ekarriko du. Argazkian, orain hiru aste aurkeztu zuten egitasmoa Juan Maria Aburto Gizarte Ekintzako foru diputatuak, Imanol Landa Getxoko alkateak eta Victor Iturburu Lantegi Batuak Fundazioaren buruak / Urtzi Altube -
Ilanda.eu.