Azken txanpan sartu dira Txorimaloren III. urteurrenaren ekitaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko api. 17a, 18:53

Getxoko Txorimalo gaztetxearen hirugarren urteurreneko ekitaldiak aurrera doaz. Atzo, aurreneko egunotan ez bezala, gazteek Getxotik Algortara jaitsi zituzten ospakizun ekimenak. Goizean, dozenaka neska-mutilek jolasean aritu ziren Txiki eta Otaegi plazan gaztetxeroek paratutako puzgarri eta tailerretan. Arratsaldean, berriz, zirkoari eman zioten paso, Koblakariren Ukelele jaunari esker. Baina, “Herriaren eguna” bukatzeko film laburren emanaldia ekin zioten gaueko 9etatik aurrera, ikusle falta ez zela zian. Gaur ere izango da zertaz gozatu, Txorimaloko kideek zabaldu dutenez. Arratsaldeko 7etatik aurrera, Manifestajaia egingo dute Txiki eta Otaegi plazatik irtenda. Gaueko 21:00etan antzerkiaren txanda izango da eta ordu bat beranduago, folk jaialdia hasiko da. Tartean, Koska irratiak, Uribe Kostako irrati librea, bi orduko irratsaio berezia eskaini zion pasa den asteartean Algorta eta Getxo herrietan izandako gaztetxeei eta okupazioari orokorrean. Orain, gainera, "Gazte Uhinak" programa berezia (mp3) zuzenean entzuteko jarri dute. Argazkian, hainbat neska-mutil AGAko kideek atzo jarritako puzgarriren batean.

Bihar, larunbata, ere "Ukberri magazina" irratsaioak saio berezia eskainiko du Getxoko Txorimalo gaztetxetik zuzenean, bertako III. Tortilla Txapelketa aitzakiatzat hartuta. Goizeko 11etan hasi eta 13:30ak arte entzun ahal izango da FMko 108.0n. Bestalde, larunbat gaueko kontzertuan ere izango da Koska irratia, Txorimalon bertan jarriko duen jatetxea dela medio.

Bitartean, honako hauek dira oraindik gelditzen diren ekimenak:

Apirilak 17, barikua

19:00 Herri Okupazioa, manifestazioa Algortako Txiki eta Otaegitik.
21:00 Antzerkia, Txorimalo gaztetxean.
22:00 Folk jaialdia.

Apirilak 18, zapatua: Txorimalo eguna
Getxoko Txorimalo gaztetxean.

11:00-13:00 III. Tortilla Txapelketa.
13:30 Artzain txakur erakusketa.
15:00 Herri bazkaria.
19:00 Kontzertuak: Etsi gabe, Bilbomatiks eta Neguri Gorriak.
Ta gaupasa DJ Bull-ek alaiturik.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun