Igande honetan, apirilak 19, abiatuko da Uribe Kostako uretan Bizkaiko Urpeko Arrantza Sari Nagusia. Aurten, bi probatan banatuko egongo da txapelketa. Lehenengoa, aipatu bezala, etzi izango da, Galea eta Billano lurmuturren artean. Hurrengo igandean, berriz, bigarren zatia egingo da, Luzero lurmuturretik Kantabriako mugetaraino. Lehen aldia da, bi proba egitearekin batera, bizkaitarrek soilik parte har dezaketena. Hartara, 30 eta 35 parte hartzaile artean izango direla espero dute. Bi zatiak egin eta gero, sailkapen orokorreko hamar onenek Euskadiko Txapelketan parte hartuko dute, hilaren 23an eta 24an, Getxon bertan. Etzi, irteera, goizeko 8:30ean izango dute lehiakideek. Goizeko 9etatik eguerdiko ordu batak arte egin daiteke arrantza. Ordu bietatik aurrera, harrapatutakoa pisatuko da, bela eta arraun eskoletako arrapalan, kirol portuan bertan. Lurraldeko gainontzeko kluben aurka lehiatuko dira udalerriko Litoral Sub eta Getxo Sub. Argazkian, neska bat urpekaritza praktikatzen / Agvnono.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!