Dozenaka lagunek salatu dute sakabanaketa eskualdean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko api. 19a, 23:45
Ostiralean, apirilak 17, Preso Politikoen Nazioarteko Eguna zela dozenaka lagun salatu zuten sakabanaketa politika eskualdean. Herriz herri, batzoki eta herriko etxeen aurrean hainbat elkarretaratze eta auto-karabanak burutu zituzten. Izan ere, sakabanaketa politika abiatu zenetik 20. urteurrena salatu zuten, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak eskatu bezala, "sakabanaketaren erantzuleen aurrean". Errepresioaren aurkako mugimenduak EAJ, PSE eta PSNren egoitzen aurrean elkarretaratzeak deitu zituen, "20 urte beranduago sakabanaketaren arduradun bezala mantentzen direlako". Horrela, besteak beste, 50 bat lagun bildu ziren Areetan, batzokiaren eta ondoren PSE-EEren egoitzaren aurrean elkarretaratzea egiteko. Ertzaintzak zabaltze handia egin zuen eta presoen argazkiei "arreta berezia" jarri zieten, auzokideen arabera, baina ez zen istilurik izan. Berangon 30 pertsona bildu zen batzokiaren aurrean, Astrabuduan 25 eta Sopelan 35. Leioan, 15 autok salatu zuten dispertsioa Boulevard-ari bueltak emanez, EAJren egoitzatik eta herriko etxetik behin eta berriro igaroz. Argazkian, pasa den asteazkenean Algortan burututako dispertsioaren aurkako ekitaldiaren irudi bat.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun