Leioako San Juan Bautista Abesbatzak Aragoiko Ejea de los Caballeros udalerriko XXXIX. Abesbatzen Lehiaketa irabazi du pasa den asteburuan. Leioaztarrek ohiko oroigarriez gain, Zaragozako Diputazioak eta CAI aurrezki kutxak emandako 4.000 euro jasoko dituzte. San Juan Bautista korua 1968an sortu zuen Jose Ignacio Sarriak eta 40 urteko ibilbidean, abesbatza leioaztarrak hainbat kontzertu eskaini ditu Euskal Herrian, Espainian eta Europa osoan zehar, eta orkestra eta zuzendari garrantzitsuekin egin du lan. Gainera, azken urteotan joera hori suspertu egin da, Basilio Antunezen gidaritzapean zenbait grabazio egin eta nazioarteko sari garrantzitsuak lortu dituztela. Izan ere, iaz, taldearen 40. urteurrenaren harira, San Juan Bautista Abesbatza guztiz berritu eta Leioako Udal Kontserbatorioko parte izatera igaro zen. Azken urtean ere, "Mozart Salzburgon" muntaia sinfonikoan kolaboratu zuten, Naroa Intxausti sopranoarekin eta Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin. Era berean, Tarragonako "Setmana Cantat" ospetsuan izan ziren eta atzerriko beste jaialdietan parte hartzeko zenbait gonbidapen jaso dituzte. Argazkian, egun San Juan Bautista Abesbatza osatzen duten 25 kantari gazteek Leioa Kantika Korala abesbatzan preparatu eta trebatu ziren /
La idea del norte.