18/98koen helegiteak aztertzeko saioan 5 absoluzio eta 33 zigor jaitsiera eskatu ditu Fiskaltzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko api. 20a, 19:07

EHUko Leioa eta Erandioko campuseko Mario Zubiaga eta 18/98 auziko beste lau akusatu errugabe jotzeko eskatu du Espainiako Auzitegi Goreneko fiskalak auziperatuen helegiteak aztertzeko saioan. Berria.info-k jakinarazi duenez, gainera, Paul Asensio algortarrari eta beste 32 akusaturi zigorra bizpahiru urte murrizteko eskatu du, handiegia delakoan. Beste bederatzi zigortuentzat, tartean Jexux Mari Zalakain campuseko irakaslearentzat, espetxe zigorra bere horretan mantenduko liekete. Defentsako abokatuek, ordea, 47 akusatuentzako absoluzioa eskatu dute, eta fiskalaren eskaera "inkoherentzia izugarria" dela adierazi du Jose Mari Elosua abokatuak. Izan ere, ahozko epaiketan egin zuena baino handiagoa da gaur arrazoitu duen eskaera. Kepa Landa abokatuak, berriz, auzipetzeko arrazoiak "oinarririk gabeko baieztapenak" direla adierazi du eta horiek ez dutela KASek ETA finantzatzen zuela frogatzen. 2008ko urtarrilean atera zen 18/98 epaia, 2007ko azaroaren 30etik aurrera egin zen polizia operazio sail baten ondorioz auzipetu gehienak espetxeratu ostean. Argazkian, 2007ko abenduaren 3an EHUko Leioa eta Erandioko campusean 18/98koen atxiloketak salatzeko manifestazioa / Xirika.com.

Fiskaltzaren zigor eskaera berriak

- Fernando Olalde, Patxi Murga, Isidro Murga, Mikel Zuluaga eta Iñaki O' Shea (10 urteko kartzela zigorretik 8 urtera)

- Jabier Salutregi, Inma Berriozabal eta Iker Beristain (12tik 9ra)

- Teresa Toda (10etik 7ra)

- Ruben Nieto (14tik 11ra)

- Juan Mari Mendizabal, Bixente Askasibar eta Bigarren Ibarra (13tik 10era)

- Xabier Arregi, Paul Asensio, Xabier Balanzategi, Iker Casanova, Olatz Egiguren, Patxi Gundin, Imanol Iparragirre, Natale Landa, Ana Lizarralde, Mikel Korta, Miriam Campos eta Nekane Txapartegi (11tik 9ra).

- Carlos Trenor (17tik 15era)

- Joxean Diaz eta Juan Pablo Dieguez (11tik 8ra)

- Joxean Etxeberria (17,5etik 15,5era)

- Mikel Egibar, Elena Beloki eta Joxemari Olarra (13tik 11ra)

- Jose Luis Elkoro (24tik 21era)

- Sabino Ormazabal, Alberto Frias, Mikel Aznar, Olatz Altuna eta Mario Zubiaga (absoluzioa)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun