Bizkerrek antolatutako Getxoko Emakumeen III. Futbol Txapelketak bukaera ederra eduki zuen atzokoan, Algortako Fadura futbol zelaian. Etxekoak ez zuten finalera heltzerik izan, baina Espainiako Superligako talde onenetakoen artean bik bai. Estatu mailako titulua eskuratzeko puntu bat baino ez zaion falta Madrilgo Rayo Vallecanok Superliga irabaztea ondo baino hobeto dakiten Athleticen emakumeen aurka neurtu zituen indarrak. Hala ere, Iñigo Juaristiren neskak, oraindik hiru urtetako ibilbidea daukan Getxoko Emakumeen Futbol Txapelketan, lehendabizikoz finalera heltzearekin konformatu behar izan ziren. Sonia Bermudez 24 urteko aurrelariak sartutako "urrezko golari" esker joan zen atzokoan garaikurra Madril aldera. Argazkian, atzoko finala hasi baino lehen, emakumezkoen futbolaren “Getxo” marka aurkeztu zuten Faduran.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!