Gutxigatik ez zion ospakizuna zapuztu Zarautzek Arenasi

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko api. 20a, 20:32

Ospakizun eguna izan zen larunbatekoa Gobela futbol zelaian. Bertan, klubaren mendeurrena dela eta, Dario Urzayk diseinatutako kamiseta berriak aurkeztu zituen Arenas futbol taldeak. Ohorezkoa sakea Imanol Landa Getxoko alkateak berak egin zuen eta omenaldia egin zitzaien Arenas eta Romoko beheko mailetako taldeei. Kirolari dagokionez, baina, puntuak garesti daudela erakutsi zien areetarrei Zarautzek. Gipuzkoarrak kategorian irauteko borrokan ari dira eta horren isla izan zen norgehiagokaren lehengo zatia. Zarauztarrentzat izan ziren hasierako 45 minutuak eta bi aukerarik argienak, biak ala biak Jon aurrelariarenak: 31. minutuan, eskuin zangoaz baloia joz gelditu zuen ondo-ondotik egindako jaurtiketa Izkoa atezainak. Handik minutu batera, akrobazia bat eginez urrundu zuen jaurtiketa plentziarrak. Bigarren zatian, kontzentratuago atera ziren zelaira Arenasen jokalarian eta, nahiz eta aukera argiegirik ez egin, 67. minutuan Isaacek sartutako gola nahikoa izan zen puntuak poltsikoratzeko. Argazkian, Arenasen hamaikakoa kamiseta berriarekin.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun