Marisa Arruek esandakoaren arabera, “Getxoko Kultur Etxeak pailazo hauek aspalditik eta urtez urte zelan kontratatzen dituen aho bete hortz ikusten dugu Alderdi Popularrekook. Ustezko pailazoak diren EHko zinegotzi ohi horien aurrekariak gogoratzeko beharrik ez delakoan nago. Txikienak dibertitu eta haiekin olgatu baino adorea emateko hitzaldi terroristez toxikatu eta irakasten die”. Horren adibidetzat jarri dute pailazoek sakabanaketaren aurka egindako bideoa.
PPren bozeramaileak azaldu duenez, “bikote hau berriro ere kontratatzea ekidin eta euskaraz ere gure seme-alabak barre egin dezaten jardungo duten beste pailazo batzuengatik ordezka ditzaten nahi dugu. Bidegabekeria berri hau saihesteko udalerriko udal talde politiko guztien babesa izatea eta gure txikiekin benetako pailazoak olgatu daitezen lortzea espero dugu”.
Pirritx eta Porrotxek sakabanaketaren aurka eta Etxeratek abiatu zuen Biraren alde egindako bideoa