Getxoko PPk egin bezala, tokiko PSE-EEk ere eskatuko dio Udalari
Pirritx eta Porrotx pailazo euskaldunekin duen kontratua apurtzea. Horretarako, Getxoko Kultur Etxeko Kontseilu Nagusiaren ez ohiko batzarra eskatuko du Luis Almansa buru duen alderdiak. Horren hitzetan, "lotsagabekeria eta guztiz deitoragarria da Giza Eskubideen urraketa gaitzesten ez duten pertsonak eta taldeak instituzio demokratikoek kontratatuak izatea". Eskaera egiteko, Pirritx, Lasarten Batasuneko zinegotzia zela euren alderdikide Froilan Elesperen hilketa ez zuela gaitzetsi argudiatu du Getxoko PSE-EEren buru Almansak. "Ezin daitezke terrorismoa babestu eta hilketak zein estortsioa deitoratzen ez duten pertsonak edo taldeak ekarri. Hori dela eta, Getxoko EAJk burututako lotsagabekeria politikoa galarazten ahaleginduko gara", gaitu du.