Sukaldaritza ikastaroan izena emateko tokia badago Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko api. 21a, 20:15

Eskolak bihar bertan hasiko diren arren, oraindik sukaldaritza ikastaroan izena emateko lekua dagoela jakinarazi du Berbots Erandion Euskaraz! elkarteak. Gauzak horrela, oinarrizko platerak zein apur bat zailagoak direnak ere ikasi nahi dutenek telefonoz deitzea besterik ez dute, 630 404 171 zenbakira; edo bestela, mezua idatzi berbotserandio[abildua]telepolis.com e-posta helbidera. Berboskide eta berbalagunek 5 euro baino ez dituzte ordaindu beharko; eta gainontzekoek horren bikoitza. Ikastaroa maiatzaren 27ra bitarteko asteazkenetan egingo dute, 19:30etik 21:30era bitartean. Argazkian, iaz Martiartun egin bezala, aurten Kukularran ospatuko dute Kanpomartxo, igande honetan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun