Barrikako San Juan jaietako kartel lehiaketaren irabazlea hautatzeko herritarren botoak jasotzeko epea zabalik dago jada. Apirilaren 30era arte egongo da horretarako aukera. Epaimahaiak aukeratutako hiru lanak kultur etxean, Txintxilandia eraikina, daude ikusgai ondoko ordutegian: goizez, 11:00etatik 13:30etara eta, arratsaldez, 17:00etatik 18:30etara (apirilaren 18an goizez bakarrik). Euren botoa eman nahi duten pertsonek Barrikan erroldatuta egon behar dute: erroldatuta ez badaude beren botoa baliogabea izango da, tokiko kultur iturrien arabera. Hautatutako kartelaren zenbakia zehaztu beharra dago eta izen-abizenak eta DNI zenbakia ere idatzi beharko dira. Kultur Etxean egin ahal izango da hori edo mezua idatziz ondoko helbide elektronikora:
kartela[abildua]barrika.net. Irabazlea zein den maiatzaren 8an argituko da eta sari banaketa egingo da egun berean, arratsaldeko 7etan, Barrikako kultur etxean. Argazkian, hiru kartel hauetatik bat izango da irabazlea.
Kartelak banan-banan ikusteko sakatu hemen.