Omenaldia egin diote ehun urte bete berri dituen Manuel Barredo areetarrari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko api. 21a, 21:14

Keltse Eiguren Getxoko alkate ordeak eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariek omenaldi xumea egin diote gaur Manuel Barredo Alonso Areetako auzokideari, atzo ehun urte bete zituelako. Omenalditxoa Negubide kaleko bere etxean, orain 20 urte baino gehiago bizi den etxean, egin diote. Ehun urteko gizon hau beti egon da osasuntsu, ikusmena apurka apurka galtzen joan den arren. Zazpi seme-alaba ditu, 14 iloba eta lau biloba. Burgosen jaioa, Areetara etorri zen gazte-gaztetatik eta beti egin izan du lan banketxeetan. Omendutakoak, “aita ona” bere seme-alaben esanetan, etxekoekin ospatu zuen atzo bere urtebetetzea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun