Ostegun honetan, apirilak 23, Kepa Saratxaga, Urtzi Paul, Zigor Goikoetxea eta Endika Lejarzegi Algortako gazteak epaituko dituzte Bilboko Buenos Aires kaleko Bizkaiko Lurraldeko Auzitegian, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoraren bitartez gogoratu duenez. 2002an Getxo udalerrian ospatutako Ibilaldian, Bizkaiko ikastolen aldeko jaian, txosna bat desmuntatzera joan zirenean erresistentzia egin eta kalteak eragitea leporatzen die lauei Ertzaintzak. Goikoetxea eta Lejarzegi espetxean dira beste auzi batzuengatik. Errepresioaren kontrako mugimenduak azaldu duenez, "Zigor Langraizko espetxean dago jada. Endikaren kasuan oraindik ez dugu konfirmatzerik izan, baina pentsatzekoa da dagoeneko ekarri egingo zutela". Epaiketa eguerdiko 12etan hasiko da, Bilboko Zigor Arloko 6. epaitegian. Fiskalak 2 urteko espetxe zigorra eta isuna eskatzen die lauei. Argazkian, hainbat ertzain manifestazio bat geldiarazten Algortan.