Kanpomartxo prestatzen laguntzeko jende bila dabiltza

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko api. 22a, 19:58

Guztia prest dago igande honetan, apirilak 26, ospatuko den Kanpomartxorako. Hala ere, "den-dena eder jartzeko" jende bila dabil Berbots Erandion Euskaraz! elkarteak. Hartara, larunbatean, goizeko 9:30ean geratu dira Bekoa eskoletan, eta 10:00etatik aurrera Kukularran dagoen ikastolan. Igande eta astelehenean ere 9:30ean jarri dituzte hitzorduak, ikastolan bertan. Azken txanda hori garbiketa lanetarako izango da. Bitartean, eguzkia zein euria izan ez kezkatzeko eskatu diete igandean Kukularrara hurbildu nahi diren lagun guztiei Berbotsekoek. Izan ere, babesteko, ikastolako frontoia edukita, "eguzkiak ez gaitu kiskaliko, ezta euriak bustiko ere", aipatu dutenez. Gainera, kotxea erabili behar ez izateko, autobusa egongo da; dohainik, gainera. Astrabuduko Mezo kaletik eta, Altzagan, metro inguruan dagoen Santi taberna aurretik aterako da hori. Argazkian, iaz Martiartun ospatutako Kanpomartxo jaia / Berbots.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun