Korrika 16ko eskualdeko argazkiak, bideoak eta audioak eskura daude jada hainbat lekutan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko api. 22a, 20:33

Egunotan eskualdeko postontzietan banatzen ari dira "UK" aldizkariaren 155. zenbakia. Bertan, Uribe Kostan eta Erandion pasa diren apirilaren 3an eta 4an Korrikaren zurezko lekukoari heldu ziotenen erretratuak oparitu dizkigu Asier Mentxaka argazkilari handiak. Norbait oraindik harpidea ez bada, bere alea eskuratzeko "UK" aldizkaria argitaratzen duen Boluntzarreta elkartera jo besterik ez du, gutxienez aleak agortu bitartean. Horretarako, uk[abildua]aldizkaria.biz posta elektronikora idatz dezake. Bitartean, "UK"z gain, Koska irratiak apirilaren 3an lasterketaren jarraipen berezia egin zuen, 4:30 ordu iraun zuen "Ukberri magazina" (mp3) dela medio. Bertan, elkarrizketak, historia, anekdotak eta enparauak entzun daitezke. Laster prestatuko dute horren inguruko bideo bat, baina momentuz, eskualdeko hainbat preso ohiak lasterketan erakusten dituena paratu du sarean Etengabek. Bitartean, UKBERRI.NETek ere Korrika 16ren 200 argazki baino gehiago eskaintzen ditu. Baina, jakina, ez gara bakarrak izan. Besteak beste, ALBEk ere bertsolariak Korrikan atera ditu bi dozena argazkitan, Egizuk dozenaka argazki plazaratu ditu eta Ardezkak bereak jarri ditu eskuragai.

Eskualdeko hainbat preso ohi Korrikan

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun