Azken bi urte hauetan asko izan dira Erandioko Gazte Asanbladak landu eta ospatu dituenak: inauteriak, gazte egunak, etxebizitzaren aldeko ekimenak, ikastaroak, kontzertuak... "Baina gure proiektuekin aurrera jarraitu ahal izateko ezinbestekoa egiten zitzaigun guk gestionatuko dugun leku fisikoa eskuratzea", neska-mutil erandioztarrek aipatu dutenez. Gauzak horrela, aspaldi erabili barik dagoen Altzagako Tartanga kaleko 30. zenbakiko lokal publikoa, antzinako CIPEA, okupatzea erabaki dute, bertan euren "ilusio eta ametsak egi bihurtzeko". Ostiral honetan, apirilak 24, metro geltokitik 20:30ean abiatutako kalejira batzen ostean, ateak irekiko dizkio herriari Erandioko gaztetxeak. Toki izen hobea edukiko dute, beraz, maiatzaren 2an, larunbatarekin, Erandioko Gazte Asanbladaren bigarren urteurrena ospatzeko.
Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.