Sariei dagokienez, 300 euro jasoko ditu irabazleak, 200 euro bigarrenak eta 100 euro hirugarrenak. Lan irabazleak aukeratzeko ondorengo irizpideak hartuko dira kontuan: lehiaketako gaia ulertzea, sormena, originaltasuna, argazki estrategien eta tekniken maneiua; eta kalitate artistikoa. Bitartean, Zinea eta HIESa oinarri hartuta, maiatzaren 29ra bitartean, filmak proiektatzen ari dira, ostiralero, Hegoak Bilboko Maiatzaren 2a kaleko 7. zenbakiko behealdean duen egoitzan. Bihar bertan, Jaime Sylla Paredes zuzendari britainiarraren "No magic bullet" pelikula egongo da ikusgai, 20:00etatik aurrera, ingelesez eta espainolezko azpitituluekin.
No magic bullet
"No magic bullet", London-eko populazio gay-aren artean hazkundean doan HIESaren kutsapenean parte hartzen duten eragileen analisia egiten duen dokumentala da. Mediku, akademiko eta osasun sexualaren alorreko profesionalei eginiko elkarrizketen bitartez eta HIESa duten hiru gaixoen adierazpenak hartuta, "No magic bullet" dokumentalak, tratamendu erretrobiralak, sexu harremanetarako erabilitako alkohol eta droga kontsumoak, estigmak eta bestelako aspektuek, prebentzio neurriak hartzerako orduan gay populazioaren erlaxazioan nola eragin dezaketen aztertzen du.