Astebetez luzatu dute Leioako San Juan jaietako kartel lehiaketan parte hartzeko epea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko api. 23a, 20:08

Apirilaren 30era arte luzatu dute Leioako San Juan jaietako kartel lehiaketan (pdf) parte hartzeko epea. Beraz, parte hartu nahi dutenek hori dute azken eguna euren lanak Kultur Leioan aurkeztu ahal izateko. Kartelarekin batera, gutun azal itxi baten barruen izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia eta adina jarri beharko dituzte. Lanen teknika librea izango da, kolorea bezala, zuri beltzez zein kolorezkoa izan daitekeela. Neurriak, berriz, 30x40 zentimetrotakoak izan beharko dute derrigorrez eta euskarri gogorrean aurkeztu beharko dira lanak. Bestalde, beharrezkoa izango da kartelean bertan Leioako San Juan jaiekin harremana duen ezaugarriren bat agertzea. Sari banaketa maiatzaren 10ean izango da, 18.00etan, Kultur Leioako 5.solairuan. Irabazleak 800 euro jasoko ditu. Ekitaldia amaitu eta gero, 30 egunetan izango dira obra guztiak ikusgai kultur aretoan eta, epe hori igarota, jabeek euren lanak batu ditzakete, Udalak jakinarazi duenez. Argazkian, San Juan gaua Leioako txosna gunean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun