Bilboko itsasadarreko abestien inguruko hitzaldi-kontzertua izango da bihar Areetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko api. 23a, 20:17

Ostiral honetan, apirilak 24, "Bilbao, la Ria y sus canciones" liburua aurkeztuko du horren egile Agustin de Velascok, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan, 20:00etatik aurrera. Ekitaldian Deustoarrak ahots baxuen abesbatzak parte hartuko du eta herri-kantak abestuko ditu. Ekitaldirako sarrera doakoa izango da. Liburuan, Agustin de Velascok Bilboko itsasadarraren herri-musikaren istorioari heldu dio. 275 orrialdetan eta 250 argazkietan zehar historia eta musika ibilbidea egin. Liburuaren informazioa DVD batekin osatzen da. Horretan, 71 herri-kanta bildu dira. "Bilbao, la Ria y sus canciones" liburuak abestiei buruzko aipamen historikoak zehaztasunak, musikagileei eta abeslariei buruzko datuak, abestien sorkuntza bultzatu zuten egoerak eta horien protagonistak. Argazkian, Lamiakoko kaia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun