Erandioko gaztetxea hustu dute udaltzainek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko api. 23a, 22:07

Erandioko Gazte Asanbladak gaurko eguerdian iragarri du gaztetxea sortu egin duela "aspaldi erabili barik" dagoen Altzagako Tartanga kaleko 30. zenbakiko lokal publikoan, antzinako CIPEAn". Era berean, gazte asanbladako neska-mutilek ostiral honetan, apirilak 24, metro geltokitik 20:30ean abiatutako kalejira baten ostean ziren herriari gaztetxearen ateak irekitzekoak, baina udaltzainek Tartangako lokaletik atera egin ditu dagoeneko UKBERRI.NETi lekukoek adierazi diotenez. Azken bi urteotan Erandioko Gazte Asanbladak nauteriak, gazte egunak, etxebizitzaren aldeko ekimenak, ikastaroak, kontzertuak eta enparauak antolatu ditu, baina, haien ustez, "gure proiektuekin aurrera jarraitu ahal izateko ezinbestekoa egiten zitzaigun guk gestionatuko dugun leku fisikoa eskuratzea".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun