Leioako Gazte Eguna "erreferente" bat bilakatu da herriko gazte (eta ez hain gazte) guztientzako, Txakurzulo Gazte Asanbladako neska-mutilen hitzetan. Azaldu dutenez, "udaberri garaiko derrigorrezko zita da. Bertan gazteok benetan nahi ditugun ekintzak burutzeko parada izaten dugu, alor desberdinetan. Kirola, aisialdia, musika, kultura, artea eta beste hainbat alorrek ageriko presentzia daukate Gazte Egunean, beti ere gazteon perspektiba erreal batekin landuak". Aurtengo leloaren bitartez, Leioako gazteak "saltsa guztietan" daudela adierazi nahi izan dute: "herrian burutzen diren ekintza eta ekimen herrikoi guztietan presente egoten gara, jai girokoak zein aldarrikapenerakoak izan, eta horien parte sentitzen gara. Baina, gainera, parte hartzen dugun ekimen horietan ez garela soilik hartzaile pasibo eta konformistak baizik eta parte hartzaile aktibo eta konprometituak", zehaztu dutenez. Ildo horretan gauza berriak ere baditu aurtengo Gazte Egunak. Ospakizunak bihar izango diren arren, aurreko urteetan koadrilen arteko kirol jokoek izan duten arrakasta ikusita, lagun taldeen arteko futbito txapelketa egin dute. Horren finala Gazte Egunean bertan jokatuko dira. Bestalde, pala txapelketa ere izango da bihar.
Egitaraua:
10:00 Herria esnatu.
11:00 Leioako 6. Gazte Eguneko hasiera ekitaldia, anbulatorioko plazan.
11:30 Gazte Azokaren irekiera. Goiz osoan zehar sagardoa eta pintxoak, eta rokodromoa.
11:15 Koadrilen arteko futbito txapelketaren finala institutuko patioan.
12:00 Pala txapelketa institutuko patioan.
12:30 Tiragoma lehiaketa.
13:00 Dantza ikastaroa Tigre Plazan.
14:30 Bazkaria institutuan. Bazkalostean antzerkia eta kantaldia.
18:00 Bertso poteo musikatua. Poteoa herriko tabernetan zehar bertsolari eta musikarien laguntzaz.
20:30 Leioako 6. Gazte Eguneko ekitaldia Plaza Gorrian.
21:00 Kontzertuak Plaza gorrian: Rumband Bugui eta Txapelpunk taldeekin.
00:00-03:00 Erromeria Joxpa taldearekin.