![](http://farm4.static.flickr.com/3172/2972264164_7642081fac_m.jpg)
Atzo ospatu zen Liburuaren Nazioarteko Eguna aitzakiatzat hartuta, egunotan hainbat ekimen egiten dihardu
Uribe Kostako Mankomunitatea Euskara Zerbitzuak. Besteak beste, igande honetan, apirilak 26, euskarazko disko eta liburuak partekatzeko aukera egongo da, 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara, Udaletxeko plazan. Eguraldi txarra izatekotan, pilotalekuan egingo dute azokatxoa, tokiko arduradunek aipatu dutenez. Aurretik, herrietako kultur etxeetara, disko edo libururen bat ematerik izan ez duenak egun berean eraman ahal izango du, elkartrukerako. Bestalde, maiatzaren 4rako, "bookcrossing" izeneko ekimena antolatu dute. Nahi duenak euskarazko liburu bana utzi ahal izango du Uribe Kostako Mankomunitateko edozein leku publikotan, besteren batek irakur dezan. Mankomunitateko egoitzan eta kultur etxeetan pegatina bereizgarriak banatuko dira bookcrossing-ean parte hartzeko. Bestalde, bihar bertan, "Ibilbide interkulturala" tailerra egingo dute Sopelako Udaletxeko plazan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Munduko ipuinak interpretatuko dira, kamishibai tailerra egingo da eta munduko jolasetan aritu. Argazkian, hainbat lagun liburuak ikuskatzen.